"Haurraren garapen kognitiboa eta emozionala zainduz"
Adimen Gaitasun Handien eta Ikaskuntzaren Nahasmendu Espezifikoen ebaluazio, diagnostiko eta esku-hartze neuropsikologikoak
ZERBITZUAK
EBALUAZIO NEUROPSIKOLOGIKOA
Ebaluazio neuropsikologikoa pertsonaren funtzionamendu kognitiboa, emozionala eta jokabidezkoa ulertzeko diseinatutako prozesu integrala da. Hainbat proba estandarizatu eta behaketa erabiliz, indarguneak eta hobetzeko arloak identifikatzen ditut, diagnostiko zehatza eta esku-hartze plan pertsonalizatua emateko.
INFORMAZIO GEHIAGO
ESKU-HARTZE NEUROPSIKOLOGIKOA
Esku-hartze neuropsikologikoa funtzio kognitiboak (arreta, oroimena, funtzio exekutiboak, gaitasun akademikoak etab.), emozionalak eta jokabidezkoak hobetzeko diseinatuta dago, estrategia pertsonalizatuen bidez. Saio digitalen eta ariketa espezifikoen konbinazio bat erabiltzen dut paziente bakoitzari bere potentzial handiena lortzen laguntzeko.
NORI DAGO ZUZENDUTA?
ADIMEN GAITASUN HANDIAK (AGHA)
Adimen-gaitasun handien ebaluazioa eta detekzio goiztiarra.
(4 urtetik gora)
ARRETA GABEZIA ETA HIPERAKTIBITATEAREN NAHASTEA (AGNH)
Ebaluaketa eta esku-hartze neuropsikologikoa.
(6 urtetik gora)
IKASKETAREN NAHASTE ESPEZIFIKOAK
Dislexia, diskalkulia eta bestelako ikasketa arazoak dituzten haurren ebaluaketa eta esku-hartze goiztiarra. (Dislexiaren detekzio goiztiarra, 4 urtetik gora).
NOR NAIZ NI?
Kaixo,
Amaia naiz, Neuropsikologo klinikoa eta Osasun Psikologo Orokorra (GZ02724). 2013an Psikologiako lizentziatura, eta, 2019an Neuropsikologia klinikoko masterra amaitu nituenetik, neuropsikologiako hainbat arlotan lan egiteko aukera izan dut. Nahasmendu neurologikoen arloan esperientzia handia izanik, haurren ebaluazio eta esku-hartze neuropsikologikoan espezializatu naiz.
Nire ibilbide pertsonalak adimen gaitasun handietan espezializatzera eraman nau. Esperientzia horrek biziki sentsibilizatu nau baldintza honekin, eta indartu egin du esparru horretan, eta baita neurodibergentziaren beste baldintza batzuetan ere, laguntza eta ulermena bilatzen duten familiei laguntza eskaintzeko konpromisoa.
KONTAKTUA
Sura, zaintza oinarrian zentroa
Patxita Etxezarreta 17, behea
20750 Zumaia (Gipuzkoa)
📞614 196 418
✉️info@amaiaazkue.eus
@amaiaazkue.neuropsikologia
IRITZIAK
⭐⭐⭐⭐⭐
"Una chica muy profesional. Le ayudó a mi hijo a superar sus dificultades que tenía con la lectura y la escritura. Muy recomendable".
⭐⭐⭐⭐⭐
“Komunikazio ona, gertua eta prestutasunarekin. Lortutako diagnostikoa lagungarria izan da semea hobeto ulertzeko, bere jokaera eta beharrak begirada berri batekin ikusteko. Ondorioz etxeko giroa hobetu egin da, harremanak lasaitu eta loturak sendotu.”
⭐⭐⭐⭐⭐
"Amaia es una profesional de 10, muy atenta y amable. Muchas gracias por todo!"